XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Sabin`en aterrik gabeko egintzak dirala bide, eusko-abertzaletasunak EUSKADI osoan artu du, izugarrizko indarra ta zabaltasuna; ta aren irakaspen suzpergarriei esker, ba`ditugu Batzoki aberkoiak, Euskal-Ikaskuntza-Elkargoak, Euskal-Ikastolak eta Euskaltzaindia....

Ba`ditugu, ziñegotzi, alkate ta aldun abertzaleak; ba`ditugu, euskal-idazle bikañak; ba`ditugu, zenbatu ezin ala idazti edo liburu aberkoiak; ba`ditugu, Euskal-Elerti ta Iztegi ikasgarriak; ba`ditugu, izparringi ta aldizkari aberkoiak; ba`ditugu, Euskal-Eresbatzak; ba`ditugu, Euskal-Abesbatzak; ba`ditugu, bertsolari ta olerkari abertzaleak; eta baita ere, ba`ditugu, euskaldun Ezpata-Dantzari Aldra lilluragarriak, gure IKURRIÑA, gora jasoaz, Euskalerri`ko enparantza edo plazetan lirainki ta txalogarriro dantzan egiten dutenak.

Eta, giro aberko itxaropentsu au, sortu zaigu, Euskadi`n, gure Irakasle Sabin`ek garaiz adierazi edo oarrarazi zigulako, euskotarroi: EUSKADI DALA EUSKOTARREN ABERRIA.